Legazpira kamiseta gorria jantzita joateko eskatu die zaleei Aloña Mendik

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko maiatzaren 6a

Mailaz igotzeko beste aukera bat du Aloña Mendiko talde gorenak zapatuan Legazpin, eta zaleei kamiseta gorriak jantzita joateko eskatu die Oñatiko kirol elkarteak.

Zapatuan, 17:00etan, Legazpiko Ilintxa taldearen kontra jokatuko du Aloña Mendiko futboleko gorengo mailak. Mailaz igotzeko –Gorengo erregional mailatik Ohorezko erregional mailara– beste aukera bat izango du eta herriko kirol elkarteak zaleak animatu ditu hango Irene Paredes futbol zelaira joatera taldea animatzeko. Kamiseta gorria jantzitako joatea ere eskatu die.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak