Estatu Batuetatik puntu bakarrera geratu da Felix Sanchez argazkilaria kide den Espainiako taldea, nazioarteko argazkilaritza profesionalaren bikaintasuna saritzen duen txapelketan. Argazkigintza eta Irudiaren Profesionalen Espainiako Federazioak –FEPFI– koordinatzen du selekzioa, eta bertako arduradunen esanetan, arrakasta kolektibo horretan "nabarmentzekoa" izan da Félix Sánchez argazkilari oñatiarraren ekarpena.
Gehitu dutenez, Félix Sanchezen ibilbidea nazioarteko maila gorenean kokatzen du lorpen horrek, "Gipuzkoatik sortzen den talentua mundura zabaltzen dela erakutsiz".
