Olakuako autobus geltoki ondoan egin ohi dituzte Lagun Leku elkarteko kideek euren ospakizunak eta aldarrikapenak, eta gaur ere, Maiatzak 1, egin dute. Langileen batasuna eskatzeko eta eskubideen alde kalera ateratzeko dei egin dute hor jarritako idatzien eta argazkien bitartez. "Oihuaren ederra, garbi eta ozen! munduko langile guztiak bat egin gaitezen!" mezuarekin bukatzen den testuaren kopiak utzi dituzte mahaitxo baten gainean herritarren eskura.