Olabarrietako jaiek emango diete hasiera auzoetako jaiei, asteburuan

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko apirilaren 30a

Olabarrietako jaiak, artxiboko irudia. OIHANA ELORTZA

Auzoko jaiak izango dituzte asteburu honetan Olabarrieta auzoan. Egubakoitzetik domekara bitartean ospatuko dituzte eta hiru eguneko egitarau zabala dute prestatuta auzotarrek, askotariko ekintzekin. 

Urtero moduan, maiatzaren 1ean jokatuko dira Olabarrietako pilota txapelketako finalaurrekoak, auzoko frontoian bertan, 12:00etan, eta finalak domekan izango dira, meza ostean. Horren ondoren, Oñatz dantza taldeko dantzariek dantza ikuskizuna egingo dute. Zapatuan izango den auzo bazkarira, berriz, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariak joango dira, baita Ansorregi eta Alabier trikitilariak ere. Kontzertuak egubakoitzean izango dira: Fronte Berria, Sueder, Zatekeen eta 2ki 2kiak; DJak ere bai. Aurten ere egongo da autobus zerbitzua gauean; Portun eta Olakuan izango ditu geldiuneak.

Jai seguruak

Jai seguruak gura dituzte Olabarrietan, baita ondoren etorriko diren gainerako auzoetako jaietan ere; maiatzean, esaterako, Kale Zaharrean, Errekalden eta Araotzen izango dira. Herriko Bargastak talde feministarekin batera landu zuten auzoetako jai batzordeek eraso matxisten aurkako oinarrizko protokoloa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak