Udalekuak berreskuratu ditu Pottokalekuk eta aurtengo udan mendia eta itsasoa uztartzeko eskaintza egingo du: zaldiekin eta naturarekin kontaktuak egingo dituzte hainbat ekintza batetik, eta surf ikastaroak ere bai, bestetik.
Ekainaren amaieratik uztailaren bukaerara arte, bost egunetako txandak antolatu dituzte. Plaza mugatuak egongo dira txanda bakoitzean, zortzi pertsona baino ez. "Domekatik egubakoitzera izango dira txandak, bost egun eta bost gau. Asmoa da astelehenetan, eguaztenetan eta egubakoitzetan Pottokalekun bertan egotea eta hemen zaldiekin, Aloña aldean dauden pottokekin, eta naturako beste elementuekin ekintzak egitea. Martitzenetan eta eguenetan, berriz, surfen ibiltzera joango ginateke Karraspiora, Lekeitiora", azaldu du Pottokalekuko arduradun Jon Elorzak.
Bost egunetako txandak
Ekainaren amaieran hasita, bost egunetako bost txanda antolatu dituzte:
- Ekainaren 28tik uztailaren 3ra
- Uztailaren 5etik 10era
- Uztailaren 12tik 17ra
- Uztailaren 19tik 24ra
- Uztailaren 26tik 31ra
Informazio gehiagorako edo izena emateko: 670 27 44 61, 688 64 06 47 edo jelorzarza@hotmail.com.
