Zubillagako hiltegira bisita, elikagaien seguratsuna indartzeko lankidetzan

Hasier Larrea 2026ko apirilaren 28a

Boli Kostako ordezkaritza bat Zubillagako instalazioetan izan da, Europar Batasunak herrialde horretan duen elikagaien osasun segurtasuneko gaitasunak indartzeko programaren baitan. 

Ordezkaritzak Zubillagako instalazioak bertatik bertara ezagutu ditu, Boli Kostak eta Euskal Herriak elikagaien segurtasuna indartzeko duten Europar Batasunaren laguntzari esker. "Bisita honek agerian utzi du Zubillagak sektoreari ematen dion babes erabakigarria, ongizatean eta elikagaien segurtasunean; hori baita kalitatezko elikagaien katearen oinarri nagusia", adierazi dute hiltegiko arduradunek.

Lankidetzarekin, ezagutza teknikoen transferentzia bilatzeaz gain, osasun-gobernantza integratuaren aldeko apustua egiten dutela gaineratu dute: "Osasun bakarra (One Health) printzipioan oinarrituta, ekimenak Europar Batasunaren eta Animalien Osasunaren Mundu Erakundearen (OMSA) estandarrak hartzen ditu erreferentziatzat, helburua epe luzerako gaitasun iraunkorrak eta praktikak harmonizatzea izanik". 

Proiektuak 30 hilabeteko iraupena du, eta Euskal Herriak sektore honetan duen esperientzia instituzional eta antolaketazkoa "ezinbestekoa" izan da Boli Kostarekin lankidetza gauzatu ahal izateko. Ildo horretan, Zubillagako instalazioak "erreferente" direla esan dute.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak