GI-2630 errepidean, Legazpin eta Oñatirako norabidean, izan da bi autoren arteko istripua 08:15 aldera. Anbulantzia eta suhiltzaileak bertaratu dira eta Ertzaintzatik baieztatu dute bi gidariak zuritu direla, biak gizonezkoak.
Errepidea erabat itxi beharrean izan dira istripua izandakoan eta trafikoan eragin handia izan du. 10:40 bueltan, garabiek autoak kendutakoan, errepidea garbitu eta zabaldu dute erabat.