Kirol erakustaldien ondoren, zortzietan hasita, bost kontzertu emanaldi egin dira gaztelekuan. Hamarratz, Inguma, Lehen Lerroa, Lee-Kore eta Rebel Noise taldeak igo dira oholtza gainera, eta bailarako taldeak entzuteko aukera berezia izan dute bertaratutakoek. Izan ere, Oñatiko Lee-Kore taldeak Zauria izeneko azken diskoa aurkeztuko du, eta, Rebel Noiseren kasuan, berriz, taldearen azken kontzertuen birako lehen emanaldia izan da gaurkoa.