Herriarteko azken tiraldia egingo dute domekan, Txopekuan

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko apirilaren 24a

Txopekuako tiro zelaia.

Plater tiroketako herriarteko txapelketa martxan da, eta domeka goizean laugarren eta azken tiraldia egingo dute, Txopekuan, Pago Usok antolatuta.

Foso unibertsal modalitatean lehiatuko dira, 25 platerekin, norbanaka zein taldeka. Parte hartzaileen artean, Oñati, Antzuola, Bergara, Elgoibar, Zumarraga, Legazpi eta Aretxabaletako tiratzaileak egongo dira; 25 bat tiratzaile elkartuko dira, eta norbanakoak eta taldeak, herriak, sarituko dira. Badira 50 urte baino gehiago plater tiroketako herriarteko txapelketa egiten dela. Oñati eta inguruko beste zazpi herriren artekoa izaten zen hasierako urteetan, baina, parte-hartzaile kopurua jaitsi eta tiro zelaiak gutxitu egin direla ikusita, zabaldu egin dute parte-hartzaileen eremua. Domekakoa Txopekuan egingo dute eta Pago Usok koordinatuko du.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak