Kiroldegiko kantxa berdea, urdina eta frontoia hartuko dituzte eta jolasak egongo dira eremu bakoitzean. "Hiru ikastetxeetako gaztetxoek hartuko dute parte eta guztiak nahastuta egingo ditugu taldeak, sei edo zazpi jokalari bakoitzean. Kirol guztiak egin beharko dituzte taldeek, eta puntuazioak egongo dira. Txapelketa moduan antolatu dugu, lehia pixka bat sustatzeko, baina sarietan ez dute emaitzek garrantzirik izango", dio Mikel Aramendia koordinatzaileak.