Gure Zirkua Oñatira dator maiatzean

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko apirilaren 20a

Gure Zirkua ikuskizuna.

Hamaika emanaldi egingo ditu, maiatzean, Gure Zirkuak Oñatin. Olaitturrin jarriko dute karpa. Sarrerak laster erosi ahalko dira euren webgunean.

Bederatzigarren denboraldia abiatzear da Gure Zirkua. Olaberrin zabalduko ditu ateak asteburu honetan eta maiatzean Oñatira helduko da. Hamaika emanaldi egingo ditu guztira, Oñatin:

  • Maiatzak 15, egubakoitza: 19:00etan
  • Maiatzak 16, zapatua: 12:00etan
  • Maiatzak 17, domeka: 12:00etan eta 17:00etan
  • Maiatzak 22, egubakoitza: 19:00etan
  • Maiatzak 23, zapatua: 18:00etan
  • Maiatzak 24, domeka: 12:00etan eta 17:00etan
  • Maiatzak 30, zapatua: 18:00etan
  • Maiatzak 31, domeka: 12:00etan eta 17:00etan

Olaitturrin

Olaitturrin jarriko dute karpa eta sarrerak eguaztenetik, hilak 22, egongo dira salgai; www.gurezirkua.eus webgunean sartuta erosi ahalko dira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak