Txantxiku Ikastolaren eguna, bazkari eta guzti ospatu dute

Amaia Txintxurreta Guridi 2026ko apirilaren 18a

Aste guztian zehar askotariko ekintzak egin dituzte Txantxiku Ikastolaren astearen baitan, eta gaur, zapatua, goizean goizetik beste hainbat ekintza izan dira, bai ikastolako patioan, eta baita Foruen Enparantzan ere. Gainera, bazkaltzeko 500 lagunetik gora elkartu dira.

Gaur, zapatua, Foruen Enparantzan tailerrak, puzgarriak, aurpegia margotzea, txapa tailerra edota elkartasun ekintzak egon dira, Txantxiku Ikastolaren egunaren baitan.

Ikastolako patioan, berriz, txikienendako trena, talo-tailerra edota bestelako eskulan batzuk egiteko aukera ere izan da. 

Aurten, gainera, ikastolako komunitateari zabaldutako bazkaria ere egin dute eta paella janean 500 lagunetik gora elkartu dira.

Bihar, domeka, orientazio proba egiteko aukera izango dute 10:00etatik aurrera, ikastolako patiotik hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak