Realaren olatura batu da Mizke goxoki denda ere

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko apirilaren 16a

Goxoki dendaren kanpoan jarritako apaingarria eta egindako gominolazko tarta.

Buruan koroa eta lepotik realeko kapa duen baloi bat irudikatzen den tarta bat egin dute Mizke goxo dendan. Gominolekin eginda dago eta bezeroen artean zozketatuko dute, domekan.

Gominolekin, goxokiekin, egindako tarta bat prestatu du Mizke goxoki dendako Maribi Igartuak. Buruan koroa eta lepotik realeko kapa duen baloi baten itxura dauka tartak. Futbol jokalarien praka motzak, botak eta taldeko kapitainak besoan eramaten duen ikurrina ere baditu baloiak. 

Tarta hori bezeroen artean zozketatuko dute. Igartuak azaldu duen moduan, bezero bakoitzari zenbaki bat emango diote egiten duen erosketaren euro bakoitzeko. Zozketa domekan egingo dute, 13:00etan, eta irabazleak gominolazko tarta eramango du etxera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak