Segurtasuna hobetzeko lanak egin dituzte Pake Leku elkartean

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko apirilaren 15a

Bi telebista daude jangelan eta horien ondoan jarri dituzte ate berriak.

Terrazatik taberna aldera sartzeko aldean, adibidez, bi ate gehiago jarri dituzte. Tabernaren aireztapena hobetzeko lanak ere egin dituzte eta segurtasun beirak jarri.

Pake Leku elkartearen segurtasuna hobetzeko lanak egin ditu Udalak. Besteak beste, suteen segurtasun araudiak agintzen dituen hainbat lan egin dituzte. Esaterako, erreka aldera duen terrazatik jangela eta taberna aldera sartzeko dagoen aldean, bi ate berri jarri dituzte; bat zegoen lehen eta hiru daude orain. Sotoko irteerak ere egokitu dituzte. Horrez gain, lehen solairuko arotzeria aldatu da, tabernaren aireztapena hobetzeko; eta segurtasun beirak ezarri dituzte.

Pake Leku elkartea dagoen eraikina eta hor ematen dituzten zerbitzuei eragiten dieten arau eta legeak berrituz joan dira eta horietara egokitzeko proiektua egin zuen Udalak. Lanak faseka egiten ari dira. Hauek 30.000 euroko aurrekontua izan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak