Egutegia eta ordutegia zehazteko, hika ikasteko interesa duen herriko gazte talde bat aritu erabakitzen. Saioak zapatuetan ere egitea proposatu dute, kanpoan ikasten duten gazteek ere izena emateko aukera izan dezaten. Horrela, hauek dira ikastaroko egunak: hiru zapatu goiz –apirilak 18, apirilak 25 eta maiatzak 16, 11:00etatik 12:30era– eta bi arratsalde –apirilak 30 eta maiatzak 8, 18:00etatik 19:30era– .
Ingo Xonau! taldeak eta Oñatiko Udalak antolatu dute. Kultura etxean izango dira saioak, doan, Beatriz Irizar irakaslearekin. Izena emateko epea apirilaren 14ra arte dago zabalik, udal webgunean sartu eta formularioa beteta.