Apirilaren 11n, 18:00etan hasita, pilota profesionaleko bi partida jokatuko dira Zubikoan: B serieko buruz buruko txapelketako partida bat eta lehen mailako binakako partida bat. Bihar eta etzi, 18:00etatik 20:00etara eskuratu ahalko dira sarrerak, Aloñako bulegoetan. Ondoren, Aker eta Arrano tabernetan jariko dira salgai. Internet bidez ere eskuratu daitezke sarrerak, tickets.oneboxtds.com atarian. Sarrera guztiek 25 euroko prezioa izango dute. Pilotarien izenak asteartean emango dira jakitera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.