Aloña Mendiko gimnasia erritmikoko taldea hasi da 35.urteurrena ospatzen

Ibai Irasuegi Garai 2026ko martxoaren 28a

Aloña Mendiko gimnasia erritmikoko taldearen 35.urteurrena ospatzeko lehen ekitaldia egin dute gaur arratsaldean. 4tik 16 urtera arteko 110 gimnasta inguru batu dira Zubikoako frontoian, eta kategoria bakoitzeko taldeek dantza bana egin dute Oñatiko taldearen 35.urteurrena omentzeko. Ekitaldi amaieran, talde argazkia atera dute, eta urteurrenaren bueltan egindako zapiak banatu zaizkie gimnastei. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak