250 dantzari eta musikari elkartu dira Debagoieneko Helduen Dantzari Egunean

Gontzal Belategi Zubia 2026ko martxoaren 28a

Oñatin dabiltza ospatzen aurtengo Debagoieneko Helduen Dantzari Eguna. Sei dantza talde elkartu dira osotara: Gorosarri, Leizarra, Lore Gazteak, Txikitxu Arrostaitz, Oinarin eta Oñatz.

Debagoieneko Helduen Dantzari Eguna ospatzen dabiltza gaur, zapatua, bailarako dantzariak. Oñati izan dute aterpe Debagoieneko bost herritako sei dantza taldek: Eskoriatzako Gorosarri, Aretxabaletako Leizarra, Arrasateko Lore Gazteak eta Txikitxu Arrostaitz, Antzuolako Oinarin eta Oñatiko Oñatz. Osotara bailara osoko 250 dantzari eta musikari elkartu dira.

Goizean goizetik hasi dute eguna, baina, 12:00etan hasi da dantza ikuskizun nagusia, pilotalekuan. Bete egin da Zubikoa, eta bailarako herritarren aurrean hamabost dantza egin dituzte, batzuk elkarrekin eta besteak talde bakoitzak banaka. Euskal Herriko txoko ezberdinetako dantzak egin dituzte, tartean, bideoan ikusgai dagoen Bizkaiko makil handi dantza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak