Gurutze bidearen bueltan, Gipuzkoako fededunen topaleku izan da Oñati

Ibai Irasuegi Garai 2026ko martxoaren 28a

Erramu-domekaren bezperan, Donostiako Elizbarrutiak deituta, Gipuzkoako fededunek Arantzazura bidea egin dute Elkarrekin bidean lelopean. Fernando Prado gotzainak gidatu du igoera, eta soka baten atzetik egin dute bidea Arantzazura, bozgorailuetatik pasarteak entzuten eta otoi egiten zebiltzaten bitartean. 

Ohiturari jarraituz, fededunen topaleku izan da Oñati beste urtebetez. Eguraldiak lagundu ez badu ere, jendetza batu da Oñatin Gurutze-bidea egiteko. Gipuzkoatik 16 autobus antolatu dituzte, eta Soraluze Hotelean elkartu dira bertatik oinezean Arantzazura joateko.

Eguraldiak lagundu ez badu ere, Gurutze-bidea hasi ahala aterkiak zabaldu eta aurrera egin dute bertaratutako fededunek. Arantzazura heldutakoan, Pradok gidatuta, otoitzaldia egin dute basilikan, Gurutze-bideari amaiera jarriz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak