Auritz Larreari eta Jose Antonio Fernandezi egokitu zaizkie Udalak zozkatutako Aloñarako dortsalak

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko martxoaren 24a

Aloñako Igoerako deabrua, plazan.

Aloñako Igoera egiteko bi dortsalen zozketa egin zuen atzo arratsaldean Oñatiko Udalak eta Auritz Larrea Elorza eta Jose Antonio Fernandez Pato izan ziren zortedunak.

Zegama-Aizkorri mendi maratoiarekin egin moduan, Udalak aurre-inskripzioa bete baina antolakuntzak egindako zozketa orokorrean dortsala lortu ez zuten 31 oñatiarren artean zozkatu ditu Aloñako Igoera egiteko bi dortsal. Atzo, martxoak 23, egin zuten zoketa eta Auritz Larrea Elorza eta Jose Antonio Pato herritarren izenak atera ziren zoketan. Aloñako Igoerari eskainitako laguntzari lotuta eskaini dizkio Udalari bi dortsal horiek kirol proba hori antolatzen duen taldeak.

Apirilaren 26an izango da aurtengo Aloñako Igoera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak