Koloneko Minbiziaren Aurkako Eguna da hilaren 31n eta horri lotuta, aurreko urteetan arrakasta. izan duen topaketa mediko-gastronomikoa antolatu du Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak aurten ere. Oñatin egingo dute, Nekazarien Elkartean, eguaztenean, hilak 25, 18:30ean.
Topaketa honetan, besteak beste, eguneroko dieta prestatzeko eta zaintzeko orduan kontuan hartu beharreko jarraibide osasungarriak emango dituzte eta detekzio goiztiarreko probak egitearen garrantzia azpimarratuko dute. Horretarako, parte hartuko dute: menu osasungarria prestatuko duen sukaldari batek, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteko prebentzioko psikologo batek eta digestio arloan espezializatutako Osakidetzako doktore batek.
Osasunarekiko kezka duten herritar guztiei irekitako jarduera da eta izena emateko bideak, hauek: 943 45 77 22 edo gipuzkoa@contraelcancer.es.