Filosofia Olinpiada irabazi dute Elkar Heziko ikasleek, bideogintza kategorian

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko martxoaren 24a

Elkar Heziko hiru ikasle irabazleak Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuarekin.

Gazteen pentsamendu kritikoa saritzeko Jaurlaritzak antolatutakok VIII. Filosofia Olinpiadetako bideo-sormena kategorian izan dira irabazleak Elkar Heziko ikasleak. 'Eromena. On Kixote gaurko munduan' izan da aurtengo gaia.

Lehiaketa honek pentsamendu kritikoa eta hausnarketa sustatu gura ditu DBHko eta Batxilergoko ikasleen artean. Aurtengo edizio honetan Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetako 40 ikastetxek hartu dute parte, eta 519 filosofia-lan aurkeztu dituzte. Finalera 28 ikastetxe publiko eta itundutako 74 ikasle iritsi dira, sei modalitatetako lanekin: iruzkina, dilema morala, bideo-sormena, argazkilaritza filosofikoa, marrazketa filosofikoa eta nazioarteko disertazioa.

Eromena. On Kixote gaurko munduan izan da aurtengo gaia eta Oñatiko Elkar Hezi ikastetxeko hiru ikaslek –Rosangela, Noemi eta Paula– lehen saria lortu dute bideogintzako kategorian, ikus-entzunezko hizkuntza eta filosofia uztartuz egindako lanari esker. Lorpen nagusi honekin batera, beste bi taldek ere finalera iristea lortu dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak