Aitzol Guridik, Pablo Arejolaleibak eta Unax Arregik lortu dituzte zozketako dortsalak

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko martxoaren 12a

Zegama Aizkorri lasterketa, 2023an.

Zegama Aizkorri mendi maratoirako hiru dortsal zozketatu ditu Oñatiko Udalak eta eurak izan dira zortedunak.

Zegama Aizkorri mendi lasterketa egiteko izena eman zuten baina zozketa orokorrean zorterik izan ez zuten 40 oñatiarren artean zozketatuko ditu hiru dortsal Oñatiko Udalak. Hamar izen atera zituzten, lehen hirurek dortsalari uko eginez gero, ordezko korrikalarien zerrenda zehaztuta izateko. Aitzol Guridi Zubia, Pablo Arejolaleiba eta Unax Arregi Ballesteroren zenbakiak izan ziren zozketan ateratzen lehenak eta ondorioz, Zegama-Aizkorri egiteko dortsala bana jasoko dute. 

Maiatzaren 17an izango da Zegama Aizkorri mendi maratoia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak