Bere markak onduta bueltatu da Espainiako txapelketatik Julen Pedregal igerilaria

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko martxoaren 23a

Julen Pedregal Aranzabal igerilaria, Sabadellen (Argazkiak: Aloña Mendi).

Bizkar estiloan, hiru distantziako probetan hartu du parte oñatiarrak: 50 metrokoan, 100 metrokoan eta 200 metrokoan. Hiruretan hobetu ditu bere markak;  200ekoan zortzigarren sailkatu da bere adinekoen artean.

Aloña Mendi elkarteko Julen Pedregal Aranzabal igerilari oñatiarra Espainiako Infantil Mailako Igeriketa Txapelketan egon da pasa den asteburu honetan, Sabadellen (Bartzelona, Katalunia), eta emaitza onak lortu ditu egindako proba guztietan. Hain zuzen ere, bizkar estiloko hiru distantziako probetan hartu du parte eta hiruretan ondu ditu aurretik zituen markak: 50 metroko distantzian, 100 metrokoan eta 200 metrokoan. Azken horretan, gainera, zortzigarren postua lortu du bere adinekoen artean.

Igeriketa saileko ordezkarien esanetan, sailkatzeko izan behar ziren gutxieneko denborak lortzea bereziki zaila zen aurten, "eta parte hartu ahal izatea negu osoan zehar egindako esfortzu luzearen emaitza izan da".  Ondo merezitako atsedenaren ostean, uztailean Las Palmasen egingo diren udako Espainiako Txapelketetarako prestatzen hasiko da, dagoeneko sailkatuta baiago.

Unai eta Julen Pedregal aita-semeak asteburuan Sabadellen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak