Joko-sistema erabilita ari dira jokatzen Udaberri Saria. Hala, Biainek eta Madinagoitiak 2-1 irabazi zieten hernaniarrei. Lehen jokoa hernaniarrek irabazi zuten (10-9); edozelan ere, bigarrena 10-8 irabazi zuten oñatiarrek eta azken joko erabakigarrian, aldiz, 5-4. Modu horretan, finalerako sailkatu ziren oñatiarrak eta datorren astean Legazpiren aurka neurtuko dituzte indarrak –zehazteke dago non jokatuko den finala–.
Gazte mailan, 10-8 eta 10-1 galdu zituzten bi jokoak Errastik eta Rodriguezek.