Aloñako Igoerarako bi dortsalen zozketa egingo du Udalak datorren astean

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko martxoaren 18a

Aloñako Igoera.

Zegama-Aizkorri mendi maratoiarekin egin moduan, Udalak aurre-inskripzioa bete baina antolakuntzak egindako zozketa orokorrean dortsala lortu ez zuten 31 oñatiarren artean zozketatuko ditu bi dortsal horiek. Astelehenean izango da zozketa.

Aloñako Igoerari eskainitako laguntzari lotuta, bi dortsal eskaini dizkio kirol probaren antolakuntzak Oñatiko Udalari. Hori horrela, Zegama-Aizkorri mendi maratoiarekin egindako moduan, aurre-inskripzioa bete baina antolakuntzak egindako zozketa orokorrean dortsala lortu ez zuten 31 oñatiarren artean zozketatuko ditu bi dortsal horiek Udalak.

Zozketa datorren astelehenean, martxoaren 23an, egingo dute, 18:00etan, udaletxeko areto nagusian. Interesa duenak, aukera izango du zozketara joateko. Sei izen aterako dituzte, lehen biek dortsalari uko eginez gero, ordezko korrikalarien zerrenda zehaztuta izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak