118 gaztetxok hartu dute parte Oñatiko eskolartekoan

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko martxoaren 15a

Aloña Mendik antolatuta, 118 gaztetxok hartu dute parte Oñatin egin den eskolarteko txirrindularitza lasterketan. Kategoria bakoitzak dagokion buelta kopurua eman dio herri barruko zirkuitu bati.

Guztira 118 neska-mutikok eman dute izena Oñatin egin den eskolarteko txirrindularitza lasterketan, eta adinaren arabera banatutako probetan hartuko dute parte. Herri barruko zirkuitu urbano baten, bi buelta eman dizkiote benjamin mailakoek, bost buelta alebin mailakoek eta bederatzi buelta infantilek.

Aloña Mendik antolatutako lasterketa izan da eta euren arabera, "helburua gaztetxoen artean kirola sustatzea eta giro onean lasterketa egiteko aukera eskaintzea" izan da. Oñatiko txirrindularitza sailekoen esanetan, lasterketaren irteeran lehia egoten da askotan, "denek gura dute lehenak izan irteten, azkar irten, eta urduritasun momentuak egoten dira". Hori saihesteko, irteera berri bat probatu dute zapatuko lasterketa honetan: errepidea sei karriletan banatu dute, atletismo pista bat bailitzan, eta talde bakoitzeko txirrindulari bakoitza bata bestearen atzean kokatu dira; sei ilara egin dituzte irteerarako. Aloña Mendikoek proposatu dute ideia eta kanpotik etorritako beste taldeetako entrenatzaileekin partekatu dute eta guztien artean adostu dute proposamena.

Lasterketako sailkapenak:

Alebin mutilak:

  1. Julen Zunzunegi Alberdi (Peña Elorza)
  2. Iker Barrueta Zubiaurre (Elgoibarko Lagun Taldea)
  3. Oñatz Usandizaga (Peña Elorza)

Aloña Mendiko lehena: Eñaut Lizarralde Iñurrategi (Bizipoz)

Alebin neskak:

  1. Kattalin Urzelai Ugarte (Bizipoz)
  2. Maddi Agirretxe Aiala (Dorletako Ama)

Aloña Mendiko lehena: Kattalin Urzelai Ugarte (Bizipoz)

Infantil mutilak:

  1. Unai Irizar Perez de Arenaza (Bizipoz)
  2. Julen Osa Aizpuru (Peña Elorza)
  3. Jon Salaberria Izagirre (Goierri KE)

Aloña Mendiko lehena: Unai Irizar Perez de Arenaza (Bizipoz)

Infantil neskak:

  1. Irati Jausoro Aginagalde (Bizipoz)
  2. Nahikari Oria (Peña Elorza)
  3. June Iraolagoitia Urkizu (Elgoibarko Lagun Taldea)

Aloña Mendiko lehena: Irati Jausoro Aginagalde (Bizipoz)

Kadeteak, Mendaron

Bestalde, kadete mailakoak Mendaro Herria V. Sari Nagusia izeneko lasterketan izan dira. Aloña Mendiko zortzi txirrindularik hartu dute parte hango lasterketan. Telmo Urzelai Ugarte izan da helmugan sartu den lehen taldekidea, 13. postuan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak