Dururaino heldu da elurra

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko martxoaren 14a

Elurra Durun gaur.

Egun euritsua gaur eta abisu horia indarrean elurra 1.000 metrotik behera ere egin dezakeelako.

Atzo iluntzean euria hasi eta euria ari du goizetik gaur. Tenperatura maximoak ere jaitsi dira, 8 graduko maximoak gurean. Elurra egingo zuen abisua emanda zuen atzotik Euskalmetek eta elurra ikusi eta zapaldu dute Durun, esaterako; zurituta zegoen eguerdian.

Durun, gaur.

Euskalmetek iragarri du egunak itxura bera izango duela ondorengo orduetan ere eta bihar ere euria egingo duela, baina gaur baino gutxiago; goizean zaparrada gehiago arratsaldean baino.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak