Kantuak "indartsu eta ozen" joko ditu Hiru Haundiak taldeak gaur Antixenan

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko martxoaren 14a

Hiru Haundiak taldeko kideak.

Burrunda Faktoriak gonbidatuta joko du Oñatiko Hiru Haundiak taldeak gaur, zapatua, 19:00etan, Antixena gaztetxean. Diskoaren aurkezpen kontzertua izango dela aurreratu dute kideek, eta kantuak "gordin-gordinean, indartsu eta ozen" joko dituztela ohartarazi.

"Gaztetxeetako berotasunean sortzen den girorako aproposa den zuzeneko bortitza, zikina, azkarra eta izerditan blai amaitzen den horietakoa prestatu dugu", diote Hiru Haundiak taldeko kideak gaur Antixenan egingo duten kontzertuaz galdetuta.

Hiru Haundiak taldearen Hamaika arrazoi izeneko diskoak hamar abesti ditu, eta horien hitzak kritika sozialetik eta minetik daudela idatzita diote. Kanta horiek aurkeztuko dituzte, hain zuzen ere, zapatuko kontzertuan. Kolaborazio bakarren bat ere izango dute: "Taula gainera asko estimatzen eta maite dugun pertsona bat igoko da azken diskoan sortu dugun abesti kuttunetako bat gurekin abestera; berezia izango da". Aurreratu dute beste pare bat kontzertu ia lotuta dituztela udaberrirako, eta maiatzean, adibidez, Bergarako kartzela zaharrean joko dutela.

Eurez gain, bestalde, Naizpresidente taldeak ere joko du gaur gaztetxean. Sarrera zortzi euro da; murriztua, hiru euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak