Historiaurreko animaliak ikusiko dituzte domekan Arrikrutzen

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko martxoaren 14a

Arrikrutz koba.

3 urtetik gorako haurrendako eta familiendako irteera berezia egingo dute domekan, Arrikrutzen. Euskal Herriko Koben Eguna ospatuko dute irteera horrekin.

Hain zuzen ere, 53. galeriako historiaurreko animalien erreplikak ikusi eta kobazuloa bere egoera naturalean ezagutzeko aukera emango dien bisita antolatu dute domekarako Arrikurtzen, Euskal Herriko Koben Eguna ospatzeko aitzakiarekin. Ospakizun horri lotuta, erdi-prezioa izango du domekarako prestatu duten irteerak, eta parte hartzen dutenen artean sariak ere zozkatuko dituzte; adibidez, bi pertsonarendako egonaldia.

Komeni da aurrez izena ematea: 943 08 20 00.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak