Leteren 'Habanera' kantatzea proposatu gura die Oñati abesbatzak herritarrei iluntzeko ate irekietan

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko martxoaren 12a

Xabier Lete (Argazkia: Aztarna musika eragintza).

Ate irekien jardunaldia egingo du Oñati abesbatzak gaur, eta joango direnekin kantuan eginez egin gura du. Hala, Xabier Leteren 'Habanera' kantua elkarrekin kantatzeko proposamena egin die herritarrei.

Abesbatza eta bere funtzionamendua ezagutaraztea eta kide berriak erakartzea dira ate irekien helburuak, eta elkarrekin abestuz egin gurako lituzkete abesbatzako kideek. Horrela, kantu bat elkarrekin abestea proposatu gura diete herritarrei: Xabier Leteren Habanera. "Abesbatzaren entseguak ikusteaz gain, parte-hartze zuzena eduki ahal izango dute doazenek".

Proposamena da Leteren Hababera abestia bi ahotsetara entseatzea, Oñati abesbatzarekin batera. Partitura eta bi ahotsen grabaketa eskuragarri ere jarri dituzte. Agustindarren elizan izango da ate ireki parte-hartzaile horren jardunaldia gaur, martxoak 12, 19:30ean. Abesbatzaren 60. urteurrenean sartzen da ekimena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak