Bi farola jarri dituzte Olabarrietako bidegorrian

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko martxoaren 11

Olabarrietako bidegorrian jarritako farola.

Zehazki, Legarrekua baserri azpitik doan bidegorriaren zatia argiztatzeko jarri dituzte bi farola gune horretan. 

 

Udalak jakinarazi duenez, Olabarrieta auzoan argiteria LED teknologiara aldatzen aurreikusitako puntuak aldatu ondoren, bidegorriaren zati bat, Legarrekua baserri azpitik doana, argiztatu gabe zegoen eta falta zen argia jarri dute orain. Hain zuen ere, bi farola berri ipini ditu Oñatiko udal brigadak tartea argiztatuta geratu dadin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak