Udalak jakinarazi duenez, Olabarrieta auzoan argiteria LED teknologiara aldatzen aurreikusitako puntuak aldatu ondoren, bidegorriaren zati bat, Legarrekua baserri azpitik doana, argiztatu gabe zegoen eta falta zen argia jarri dute orain. Hain zuen ere, bi farola berri ipini ditu Oñatiko udal brigadak tartea argiztatuta geratu dadin.