Eskubaloi sailaren 50. urteurrena ospatzen jarraitzeko hurrengo hitzordua gaur, eguaztena, da, martxoak 11: hiru kirolarirekin egingo dute mahai ingurua. Hain zuzen ere, Elene Guridi futbol jokalaria, Madalen Etxegarai pilotaria eta eskubaloian jokatzen duen Esther Arrojeria etorriko dira Santa Ana antzokira, 18:30ean. Irati Barrenak moderatuko du solasaldia. Hiru kirolarien ibilbidea izango du oinarri mahai inguruak.
Hilero ekintza bat egin gura du eskubaloi sailak, eta apirileko hitzordua elikaduraren ingurukoa izango dela aurreratu du. Aste Santuaren ostean izango da hori.