Zegama Aizkorri mendi maratoirako hiru dortsal banatuko ditu bihar Oñatiko Udalak

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko martxoaren 10a

Malen Osa 2025eko Zegama Aizkorrin.

Zegama Aizkorri lasterketako zozketa ofizialetik kanpo geratu diren oñatiarren artean zozketa eginda banatuko ditu hiru dortsalak Oñatiko Udalak. Bihar arratsaldean izango da zozketa.

Zegama Aizkorri mendi lasterketa egiteko izena eman zuten baina zorterik izan ez zuten 40 oñatiarren artean zozketatuko ditu hiru dortsal Oñatiko Udalak. Bihar, eguaztena, izango da zozketa, 18:00etan, osoko bilkuren aretoan. Irekia izango da eta gura duen edonor joan ahal izango da.

Maiatzaren 17an izango da aurtengo mendi maratoi hori eta beste behin Oñatiko Udalak autobusak jarriko ditu Oñatitik Arantzazura, lasterketa ikustera doazenendako. Zegamako Udalarekin duen elkarlan horren emaitza da urtero dortsalak gordetzen dituztela oñatiarren artean banatzeko, bat hasieran, bi gero eta aurten hiru.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak