Martxoak 17an greba egiteko arrazoiak badaudela erakutsi du LABek eguerdiko elkarretaratzean

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko martxoaren 10a

Udaletxe aurrean eguerdian egindako elkarretaratzea.

LAB udal foruak deituta elkarretaratzea egin dute eguerdian Oñatiko plazan Lanbidearteko Gutxieneko Soldata 1.500 eurokoa izatea eskatzeko, hori baino gutxiago kobratzen duten langileak badaudela erakutsiz.

Udalak kontratatutako zerbitzuetan 1.500 euro baino gutxiago kobratzen duten langileak badaudela erakutsiz egin dute elkarretaratzea eguerdian LAB udal foruak deituta, Oñatiko plazan. Elkarretaratzearekin batera, babesa eman diote Martxoak 17 egunerako deituta dagoen grebari.

Lanbidearteko Gutxieneko Soldata 1.500 eurokoa izan dadin eskatzeko deitu dute greba orokorra gaur zortzirako LABk, ELAk, Steilasek, Hiruk eta Etxalde sindikatuek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak