Martxoaren 19a jai eguna izanda, aurreratu egin dute hilabete honetako odol-emate eguna. Hala, hilaren 18an, eguaztena, egingo dute. Txanda aurrez hartu behar da eta horretarako, bihar, egubakoitza, aktibatuko dute gotatanta.eus webgunean hori egiteko aukera. Egunean bertan, goizean, telefonoz deituta ere hartu ahal izango da: 943 00 78 84.