Martxoak 8 (2026)

Mundu hobe baten aldeko aldarri moreak, ozen botata Oñatin

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2026ko martxoaren 8a

Herritarrek "ondo" erantzuten dute Oñatiko Sare Feministak Martxoaren 8aren bueltan antolatutako ekimenetan; zapi moreak soinean eta askotariko banderak eskuetan, ekitaldi jendetsuak eta anitzak izan dira.

Olara auzoan egin duten elkarretaratzearekin ekin diete aldarrikapenekin betetako egunari eta handik abiatu dute segidan, Beste mundu bat feminismotik aldarria duen pankantaren atzean, manifestazioa. Erdiguneko kaleak zeharkatuta Foruen plazan amaitu dute manifestazioa eta manifestua irakurri ondoren, Zea Mays taldearen Elektrizitatea kantuarekin borobildu dute borobildu dute ekitaldia. Eguna jai giroan ospatzeko, Antixena gaztetxean batu dira lagun asko elkarrekin bazkaldu eta ondo pasatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak