Martxoak 8 (2026)

Gaur da azken eguna Martxoak 8ko bazkarirako sarrerak erosteko

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko martxoaren 4a

Martxoak 8 eguneko bazkari batean ateratako argazkia.

Bazkaria eta bingo musikatua egingo dituzte domekan Oñatin, Martxoak 8 ospatzeko eta gaur, eguaztena, da txartelak erosteko azken eguna. Hiru preziotan daude salgai, bakoitzak duen ahalmenaren arabera eros dezan.

Domekan, martxoak 8, bazkaria eta bingo musikatua egingo dute Antixena gaztetxean 14:30ean, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Sarrerak salgai daude Arrano eta Eltzia tabernetan eta gaur, eguaztena, da azken eguna erosteko. Hiru prezio ezberdinetan jarri dituzte txartelak salgai, "bakoitzak bere ahalmenaren arabera ordaintzeko aukera" izan dezan: 5 euro , 13 euro edo 20 euro.

Emakume erreferenteen erakusketarako argazkiak ere ari dira jasotzen eta antolatzen. Txandako hainbat komertzioetan jarriko dituzte ikusgai asteburu honetan; martxoa osoan egongo dira erakusleihoetan jarrita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak