Oñatiko LeeKore taldeak 'Zauriak' diskoa kaleratu du

Eki Letona Erretolatza 2026ko martxoaren 4a

2019an sortutako LeeKore hardcore taldeak laugarren lan luzea aurkeztu du, Zauriak izenekoa. Taldeak jakinarazi duenez, diskoa martxoaren 3an argitaratu dute, boskotearen aldarriekin bat datorren eguna delako eta, "Gasteizko erailketa faxistak gogora ekarri eta biktimak omentzeko asmoz".

Oñatin sortu zen taldea 2019an, eta ordutik beste hiru lan luze kaleratu ditu: Gorrotoaren Hazia (2019), Maitasuna ta Askatasuna (2024) eta Antifa Hardcore (2025). Azken hori Zumaiako Hoben taldearekin batera ondu zuten.

Disko berria aurkeztu aurretik, bi aurrerapen eman ditu argitara taldeak. Lehenik, Bellako Roberren kolaborazioarekin grabatutako GURS kantaren bideoklipa plazaratu zuten. Ondoren, diskoari izena ematen dion Zauriak abestiaren bideoklipa kaleratu zuten; Ozen estudioan grabatu zuten lana, diskoa grabatzen ari ziren bitartean hartutako irudiekin osatua. Abesti horretan parte hartu dute Zumaiako Hoben taldeko Imak eta Arrasateko Drop! taldeko Paulek. Zauriak diskoa entzungai dago dagoeneko plataforma digital guztietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak