Elgoibar taldea hartu du Aloña Mendiko emakumeen senior taldeak ligako azken neurketan. Oso gorabeheratsua izan zen partidua, baina azkenean etxekoendako izan zen garaipena: Construcciones Ugarte Aloña Mendi 23 - Malape Taberna Elgoibar 20. "Azken ordu laurdenean hirugatik ari ginen galtzen. Elgoibarrek atseden tartea eskatu zuen eta azken hamabost minutu horiek oso onak izan ziren guretako. Presio puntu bat izan arren, taldea lasai zegoen, hotz mantendu ziren jokalariak. Gero eta hobeto gaude gu, eta garrantzia du horrek", esan du entrenatzaileak, Pablo Garciak.

Bi ezagugarri nabarmendu ditu Garciak: taldearen defentsa ona eta harmailak beteta egotea eta horrek egindako presioa. "Defentsa mailan oso lan ona egin du taldeak. Bestalde, partidua ez ohiko egun eta orduan zen –egubakoitzean, 20:00etan–. Deialdia egin genuen animatzera joateko eta beste behin sekulako erantzuna eman dute zaleek. Lepo bete ziren harmailak".
Sei jardunaldiren faltan
Liga amaitzeko sei jardunaldi falta dira eta "oraindik bizirik" daudela gaineratu du Garciak. "Irailean, maila mantentzea zen helburua, baina orain ez dezakegu gora begira egoteko moduan gaudela. Gero etorriko da etorriko dena, baina begira, behintzat, egon gaitezke. Bosgarren gaude 21 punturekin eta 26 dituzte bigarrenak eta hirugarrenak. Hain zuzen ere bigarren sailkatuaren, Berango, eta seigarrenaren, Urdaibai, kontrako etxeko partiduak jokatzeko ditugu oraindik. Partidu gogorrak izango dira biak, eta kanpokoak irabaztea komeni zaigu. Sei partidu falta dira liga amaitzeko, baina ez da erraza izango inorendako".

Dreyky DJ San Adrian taldearen aurka jokatu du Construcciones Ugarte Aloña Mendi taldeak asteburuan, Bilbon.