Oñargik jakinarazi du bihar, martxoak 11, eguaztena, argia kenduko duela herri osoan argindar sarean mantenu lanak egin ahal izateko. Goizean kenduko du, 07:30ean, eta mozketa horrek hiru minututik beherako iraupena izango duela adierazi du.
Betiko moduan, aurrez abisatu gabe emango dute berriz argia. Oñargik gomendatzen du gailu elektronikoak deskonektatzea.