Martxoak 8 (2026)

Emakumezkoen artelanen erakusleiho dotorea

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2026ko martxoaren 1a

Martxoaren 8a ospatzeko egitarauak abian dira dagoeneko Debagoieneko herrietan, horren erakusle, esaterako, gaur, domeka goizean Oñatiko Sare Feministak antolatuta egin duten Emakume Artisauen azoka. Herriko sortzaileek egindako askotariko lanak gainera, eskualdeko eta beste herrietatik etorritako artisten lanak bertatik bertara ikusteko eta erosteko gogoz lagun asko hurbildu dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak