Moriartikoak, Goya sariak hartzeko gertu

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2026ko otsailaren 27a

Nagore Aranburu eta Jose Ramon Soroiz aktoreak, Maspalomas filmaren une batean.

Bihar, zapatua, banatuko dituzte aurtengo Goya sariak eta Moriarti ekoiztetxearen Maspalomas filmak bederatzi izendapen ditu. Aitor Arregi oñatiarraren lantaldea dagoeneko Bartzelonan dago. "Oraintxe bertan heldu gara. Elkarrizketa batzuk egingo ditugu orain, beste filmetako zuzendariekin topaketa ondoren, eta festatxo bat gauean", azaldu du Aitor Arregik.

Bederatzi izendapen jasota –Filma; zuzendaritza; gizonezko aktore protagonista; bigarren mailako aktorea; gidoi originala; musika originala; argazki-zuzendaritza; arte zuzendaritza eta makillaje eta ile apainketa onenaren sarietarako– ilusioarekin joan dira Bartzelonara. "Lasai gaude, datorrena datorrela, ikusiko dugu zenbat sari eskuratzen ditugun, ez zaigu gustatzen aurretik kinielarik egitea; izan ere, oso lan onak daude izendatuen artean. Gozatzera etorri gara eta hala egingo dugu", azaldu du Arregik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak