Martxoak 8 (2026)

Salgai daude Martxoak 8 eguneko bazkarirako txartelak

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko otsailaren 26a

Aurretik egindako martxoaren 8ko bazkaria.

Hiru preziotan jarri dituzte salgai txartelak, bakoitzak ahal duen prezioan eros dezan. Domeka honetan emakume artisauen azoka egingo da eta hor ere egongo dira salgai. 

Martxoak 8 eguna ospatzeko egitaraua ia prest du herriko sare feministak. Bilera irekiak egin ditu aurreko asteetan proposamenak jaso eta gauzatzeko, eta aurreratu dute domeka honetan, martxoak 1, egingo dutela urteroko azoka, berdura plazan. Herriko emakume artisauen azoka izango da aurtengo ere.

Martxoaren 8an manifestazioa eta bazkaria egingo dira eta bazkarirako txartelak jarri dituzte salgai dagoeneko. Gaztetxean izango da, 14:30ean, eta hiru prezio ezberdinetan jarri dituzte txartelak salgai, "bakoitzak bere ahalmenaren arabera ordaintzeko aukera" izan dezan: 5 euro , 13 euro edo 20 euro. Arranon, Eltzian eta domekako azokan erosi ahal dira.

Emakume erreferenteen erakusketa

Horiez gain, erreferentziazko emakumeen argazki erakusketa bat egin gura dute eta erakusketa hori ikusgai jarri hilabete osoan herriko hainbat komertzio eta txokotan. Norberarendako erreferentziazko emakumea zein den identifikatu eta eta hori jakinaraztea da planteamendua, argazkia saltserakOEE@gmail.com helbidera bidalita edo hainbat eraikinetan jarri dituzten kutxetatako batean sartuta. Herriko ikastetxeetatik ere jasoko dituzte argazkiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak