Bidebarrieta kaleko 14 zenbakian dagoen lokala ari da eraberritzen Oñatiko Udala familiei arreta zerbitzua emateko. Ongizate Zerbitzuetako familia hezitzaile eta psikologoek jardun ohi dute hor, normalean. Orain obrak egiten ari dira beharrei erantzuteko. "Aireztapen eta berokuntza lanak egiteaz gain, irisgarritasuna bermatuko da, eta lau gela egokituko dira arreta egokia emateko. Azken urteotan nabarmen hazi da zerbitzua darabilten herritarren kopurua. Birgaitze lanei esker, modu eraginkorragoan heldu ahal izango zaie egungo beharrei. Arretaren kalitatea hobetzea ere ekarriko du horrek”, adierazi du Lierni Altube Moiuak Ongizate batzordeburuak.
145.000 euroko aurrekontua du proiektuak.