Benjamin, alebin eta infantil mailako 33 ziklista ari dira 2025-2026 denboraldian Aloña Mendi Txirrindulari Eskolan eta, entrenatzaile lanetan, berriz, Aitor Urzelai, Egoitz Martin, Josu Lakontxa, Markel Irizar, Joseba Zubeldia eta Xabat Irizar arituko dira. Bizipoz Kafe izango da babeslea.
Kadeteen taldean hamar ziklista daude eta Haritz Arregik eta Danel Markuletak egingo dituzte zuzendari lanak. Xabi Murgiondo laguntzaile lanetan arituko da. Babeslea Ulma da.
Gazte mailan Oihan Irizar Urkia eta Aitor Murguzur Diaz de Monasterioguren arituko dira. Biak Bellota Goierri taldean arituko dira denboraldi honetan.
23 urtez azpikoetan Aimar Erostarbe Ugarte ibiliko da eta Smartlog Nest izango da babeslea.
Zazpi neska
Aloña Mendik pozik dira; izan ere, poliki poliki neskak ere ari dira txirrindularitzara hurbiltzen. Denboraldi honetan zazpi neska izango dira taldean, bost eskolarretan. Maila handienetan Ane Atorrasagasti Fernandez kadetea (Babeslea: Zu Limousin) eta gazte mailan Izar Ezkibel Bastida (Babeslea: Igamo Packaging/Lokatza) aipatu behar dira.
Zuzendaritza
Zuzendaritzako kideak ere aurkezpenean izan dira gaur. Horiek dira: Aitor Atorrasagasti (presidentea), Edurne Ugarte (presidenteordea), Lino Urzelai (diruzaina) eta Iosu Alberdi, Andoni Guenetxea, Juan Karlos Mugarza, Kepa Umerez eta Eneko Zumalde bokalak.
Lasterketak Oñatin
Aurkezpenean parte hartu duten zenbait ziklista asteburu honetan bertan dira errepideko denboraldiko lasterketekin hastekoak.
Oñatin jokatzekoak diren lasterketan berri ere eman dute Aloñakoak. Hauek dira:
- Martxoak 14, eskolarren lasterketa.
- Ekainak 14, Olakua proba. Kadete maila. Euskadiko txapelketa.
- Ekainak 27, Arantzazu Igoera. Gazte maila.
- Irailak 5, Gari Baños Memoriala. Gazte maila.
- Irailak 12, Oñati Proba. Afizionatuak.
Ziklokrosa
Amaitu berri da ziklokros txapelketa. Aloña Mendik hamar kadete eta gazte mailako ziklista bat izan ditu lasterketetan parte hartzen. Aimar Irizar eta Aitor Muguzur sarri igo dira podiumera. Kadete mailako Gipuzkoako txapelduna da Irizar eta Gazte mailako Gipuzkoako txapelketan hirugarren egin du Murguzurrek.
Iker Arkauz eta Danel Markuleta izan dituzte entrenatzailea. Babeslea, berriz, Magdalena gasolindegia eta Egaralur.
Aloña Mendiko ekipoak
Benjaminak
- Martxel Agirre
- Auritz Agirregabiria
- Hegoi Aranburu
- Aloña Azkue
- Amets Azpiazu
- Ametz Barrena
- Jon Maiztegi
- Araiz Martin
- Eñaut Otxoa
- Xuban Pildain
- Arixen Igartua
- Xabi Zubeldia
- Beñat Zumalde
- Hegoi Zumalde
Alebinak
- Aimar Badiola
- Xabi Kortabarria
- Eñaut Lizarralde
- Kaiet Martin
- Xan Urteaga
- Kattalin Urzelai
Infantilak
- Danel Amenabarro
- Iraitz Bikuña
- Martin Esparza
- Jon Gaztañaga
- Jon Guridi
- Unai Irizar
- Irati Jausoro
- Auritz Lakontxa
- Harriet Madinagoitia
- Ganix Martin
- Izei Oleaga
- Hodei Umerez
- Auritz Urzelai
Kadeteak
- Ane Atorrasagasti Fernandez
- Oinatz Agirregabiria Agirre
- Enzo Elizburu Perez
- Xabier Gabilondo Urzelai
- Peru Guenetxea Irizar
- Aimar Irizar Perez de Arenaza
- Xabi Jausoro Aginagalde
- Luken Olalde Agiriano
- Urko Ugarte Elorza
- Telmo Urzelai Ugarte
- Oinatz Zumalde Zelaia
Gazte mailakoak
- Oihan Irizar Urkia
- Izar Ezkibel Bastida
- Aitor Murguzur Diaz de Monasterioguren
23 urtez azpikoak
- Aimar Erostarbe Ugarte