Azaroan estreinatu zuen herriko Ikusi Makusi antzerki taldeak Oporretara goaz izeneko lana. Hainbat emanaldi egin dituzte ordutik eta gaur, egubakoitza, berriro egingo dute. Hotz Oñatiren alde egingo dute gaur; sarreretatik jasotako dirua elkarte horrendako izango da. Sarrera bost euro da.