Martxoak 8 (2026)

Emakume erreferenteen erakusketa osatu gura dute Martxoaren 8rako

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko otsailaren 19a

Kultura etxean jarrita dagoen ontzia.

Erreferentziazko emakumeen argazki erakusketa bat egin gura dute martxora begira, eta erakusketa hori ikusgai jarri hilabete osoan herriko hainbat komertzio eta txokotan.

Herritar guztiei irekitako gonbidapena da. Norberarendako erreferentziazko emakumea zein den identifikatu –senidea, laguna, eskubide sozialen alde aritutakoa, kirolaria, irakaslea, dendaria, musikaria, zaintzailea...– eta hori jakinaraztea da planteamendua.

Parte hartzeko argazkiak bidali behar dira, eta hiru modu daude horretarako: emakume horren argazkiaren kopia bat edo originala posta elektronikoz bidaltzea, argazkikoa nor den adieraziz eta zergatik aukeratu den arrazoituz; argazkia herriko eraikin ezberdinetan jarriko dituzten ontzietan sartzea –kultura etxean, Pake Lekun, Gaztelekuan, MUn, Lagun Lekun eta udaletxean–; edo posta elektronikoz helbide honetara bidaltzea, gero eurek, antolatzaileek, inprimatu dezaten: saltserakOEE@gmail.com. Otsailaren 28ra arte dago aukera argazkiak helarazteko.

Herriko hiru ikastetxeak ere batu dira ekimenera. Horietan ere landuko dute gaia eta batzen dituzten argazkiak gainerakoekin batera jarriko dituzte ikusgai.

Azoka eta manifestazioa

Emakume erreferenteen argazki erakusketaz gain, artisauen azoka eta manifestazioa ere antolatu dituzte Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Herriko emakume artisauen azoka martxoaren 1ean egingo dute, eta manifestazioa Martxoaren 8an.

Hurrengo bilera irekia zapatuan izango da, otsailak 21, 11:00etan, gaztetxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak