Eguraldi kaskarrak Zubikoa kiroldegiko kantxara bideratu ditu Urgain Errekaldeko umeak, gaztetxoak eta helduak Aratuste Martizen festa ospatzera. Euskal mitologia izan da aurten aukeratu duten gaia, eta zikloka, pertsonai ezberdinez mozorrotu dira: lehen ziklokoak, gentilak eta sorginak izan dira, bigarrenekoak tartalo eta lamiak, hirugarrenekoak Oñatiko Inauteriez mozorrotu dira eta Haur Hezkuntzan daudenak, galtzagorriz.
"Mariren indarra, gentilak eta sorginak, galtzagorrien magia, Basajaun-en zaintza, lamien xarma eta Tartalo-ren oihartzuna" izan dituzte presente, Oñatiko Inauteriez gain. "Ikasle eta irakasleek irudimena hegan jarri dute, gure sustraiak gogoratuz eta gure kulturaren altxorrak ospatuz. Iragana eta oraina eskutik helduta, tradizioari kolore eta poza eman diogu. Harro gure kulturaz, harro gure istorioez, harro gure herriaz", diote.